Emaitza bikainak lortu dituzte Zumaiako bodyboardlariek euskal zirkuituko lehen proban

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 20a

Unax Pascual podiumeko goiko postuan. (Euskalsurf)

Bodyboardeko euskal zirkuituari hasiera eman diote jada. Pasa den igandean jokatu zen Bakion (Bizkaia) lehen jardunaldia, eta Zumaiako bodyboardlariek emaitza bikainak lortu zituzten. 

Bakion (Bizkaia) jokatu zen pasa den igandean bodyboardeko euskal zirkuituko lehen jardunaldia. Olatu ona, giro ederra eta sekulako maila izan zela dio Spot surk eskolako arduradun Jon Lopezek.

Zirkuituko lehen hitzordu honetan protagonistak izan ziren Zumaiako bodyboardlariak. Open mailan, 15 urteko Unax Pascual izan ziren irabazlea. Bigarren eta hirugarren Alex Sebastian eta Ethan Perez bizkaitarrak izan ziren, eta laugarren Mikel Egiguren zumaiarra. Honek, Pascualek bezala, 15 urte besterik ez ditu.

18 urtez azpikoen kategorian bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan sailkatu ziren Zumaiako bodyboarlariak; Unax Pascual, Manex Beristain eta Mikel Egiguren, hain zuzen. Irabazlea Ethan Perez izan zen. 

Zirkuituko hurrengo proba Zumaian jokatuko da, Itzurunen, azaroan. Hurrengo froga zumaian izango da Itzurungo hondartzan azaroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide