Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Oraindik ez dago nahikoa energia kotxe elektriko guztiak kargatzeko"

Aimar Urbistondo Etxeberria 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko Ainara Etxeberriari galdera hauek egin dizkiogu energiaren inguruan.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
CO2 gutxien isurtzen duten garraiobideak erabiliz.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, ahalik eta aparatu elektriko gutxien erabili.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez, baina asko jaitsiko litzateke kontsumoa.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Mendietan ez, natura asko kutsatzen eta asko suntsitzen dutelako.  Itsasoan jartzea egokiagoa iruditzen zait.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Ez, oraindik ez dagoelako nahiko energia kotxe elektriko guztiak kargatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide