Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia naturala erabiltzen eta gauzak hobeto egiten ikastea gure esku dago"

Arbil Epelde 2023ko mai. 1a, 00:00

2050ean Zumaia nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hemen daukazue Ianire Floresi energiari buruz egindakoa.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez zait bidezkoa iruditzen, batik bat gure esku dagoena ez egiteagatik izango litzatekeelako.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, posible da, noski. Abantaila eta modernitate pila bat ditugu eta horiek ez ditugu txarrerako bakarrik erabili behar, onerako ere aprobetxatu behar ditugu.

Energia naturala erabiltzen ikastea eta gauzak hobeto egiten ikastea gure esku dago; adibidez, argiak itzali, eguzki plakak jarri, gasolina gutxiago kontsumitu...

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?Bakoitzak berea sortu beharko luke, baina egoera larri batzuetan beste herrialde batzuei laguntzea ondo egongo litzateke edo biztanle gutxi izan eta energia sortu ezin badute, ematea. Bestela, bakoitzak autozufizientea izaten ikasi beharko luke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez, hori azken pausoa da nire ustez. Izan ere, horren aurretik gauza asko daude gure esku eta hori mendi eta itsasoak hondatzea dela iruditzen zait.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Nik ez dut ohiturarik ez dudalako beharrik, baina garraio publikoaren alde nago, noski.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide