Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Gero eta energia gehiago kontsumitzen dugu eta murriztea oso zaila da"

Joane Segurola 2023ko mai. 1a, 00:00

Elkarrizketatua Miriam Arakistain da, Aizarnazabalgoa eta galdera batzuk erantzun dizkigu energiari buruz.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait batere bidezkoa iruditzen.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, uste dut posible izango litzatekeela nahiz eta oso zaila den. Gaur egungo gizartean gero eta jende gehiago bizi gara, teknologia gehiago erabiltzen da eta gero eta energia gehiago kontsumitzen dugu eta murriztea oso zaila da. Zer egin dezakegun? Gutxiago erabiltzen saiatu, nahiz eta oso zaila den.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Ez dut uste kanpotik energia ekartzea beharrezkoa denik. Uste dut herri bakoitzak bere energia sortu beharko lukeela.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, prest negoke. Nahiz eta ez dudan gogoko mendietara joan eta bertan eolikoak ikustea, beharrezkoak iruditzen zaizkit energia berriztagarri gehiago lortu nahi bada.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Egia esan oso gutxi erabiltzen dut, ez baitut ohiturarik, baina gehiago erabili beharko genuke denok, horrela CO2 gutxiago isurtzen baitugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide