Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Garraio publikoa gehiago erabiliz, asko murriztu daiteke CO2-a; izan ere, gutxiago erabili beharko genituzke gure autoak.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, gaur egun hainbat aurrerapauso eman dira eta horri esker, energia berriztagarriak erabiliz, hori murriztu daiteke.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, azken finean garapen handia egon da horrelako gauzetan, eta nik uste dut posible dela energia iturri garbiekin soilik bizitzea.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Eolikoekin kutsadura murrizten bada, ongi iruditzen zait.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, izan ere, horrekin gutxiago kutsatuko zitzatekeela iruditzen zait.