Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Helburu nagusia banakako ibilgailuaren erabilera murriztea izango litzateke"

Alain Castillo Jimenez 2023ko mai. 1a, 00:00

Cristina Jimenez elkarrizketatu dugu, Zumaiako eta Europako energiaren kontsumoaz eta energia garbiei buruz duen iritzia ezagutzeko.

Klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko, atmosferara isurtzen den karbono dioxidoaren kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Nire ustez, helburu nagusia banakako ibilgailuaren erabilera murriztea izango litzateke, garraio publiko gehiago partekatzea, eta, batez ere, industrien emisioak dosifikatzea eta Europako araudiak hobetzea, arazo horri aurre egiteko.

Uste duzu posible dela energia kantitatea murriztea gure eredu sozialean. Zer egin dezakegu?
Bai, uste dut energia gehiago aurreztu dezakegula, gutxiago kontsumituz eta bizimodu iraunkorragoa izanez.

Zure ustez, posible al da gure energia-beharrak energia-iturri garbiekin bakarrik asetzea?
Gaur egun zaila ikusten da, baina etorkizunean bete beharreko helburua izatea espero dut.

Prest egongo zinateke haize-sorgailuak jartzeko gure herriko mendietan?
Bai, noski.

Eta itsasoan?
Era berean, energia garbia ematen duten guztietan, perfektua izango litzateke.

Europar Batasuna auto elektrikoa atmosferara karbono dioxido gutxiago isurtzera bultzatzen ari da. Estrategia ona dirudi?
Europar Batasuna auto elektrikoaren aldeko apustua egiten ari den arren, bai niretzat, bai automobilgintzako sektore askorentzat, argi daukagu gaur egun helburu hori ez dela iraunkorra, asko falta baitzaio garatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide