Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia iturri garbiekin gure beharrak asetu daitezke"

Amaia Zabala 2023ko mai. 1a, 00:00

2050.urtea nolakoa izango den, zer aurreikusten duen, esan digu Iñaki Zabalak. Energiaren gaiari buruz galdetu diogu. 

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Bide bakarra dago, energia fosilak murriztuz, haiek baitira CO2-aren jatorri nagusia.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Nik uste zientziak duela horren erantzuna. Ez dut uste gizartea gaur egungo ongizatean atzera pausoak emateko prest dagoenik, baina energia gutxiagorekin gure beharrak asetzen saiatu behar gara, hau da, adibidez, Led teknologiarekin, energia gutxiagorekin, argitasun bera lortzen dugu eta nik uste hori dela bidea.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai noski, energia iturri garbiekin gure beharrak asetu daitezke, baina, horren kostu ekonomikoa handia da eta ezin da berehalakoan egin, urte asko behar izango dira horra heltzeko.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Estetikoki inpaktu handia sortzen dute, nik nahiago ditut beste energia mota batzuk.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Kotxeak berak ez du kutsatzen, orain, nondik atera behar dugu kotxe horiek guztientzat energia? Berriztagarriak izango al dira? Eta nondik? Zalantza eta galdera asko pizten ditu kotxe elektrikoaren gai honek ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide