Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia gehiegi erabiltzen dugu, murriztu egin beharko genuke"

Frida Watkins 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hau da Eva Frankok energiaren gaiaz esan diguna.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Energia gehiegi erabiltzen dugu, murriztu egin beharko genuke. Nire ustez, oso zaila da jende guztiak CO2 murriztea, baino kotxe elektriko gehiago erabiltzeak lagunduko luke.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, energia berriztagarriak erabiliz murriz daiteke.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez, jende gehiegi gara energia iturri garbiak erabiltzeko, eta diru gehiegi balioko luke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez, ez litzaidake gustatuko mendietan eta itsasoan eolikoak jartzea, animali gehiegi bizi dira leku horietan horiek jartzeko, baino benetan beharrezkoa balitz, ba egitea.

Kotxe elektrikoak bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen zaizu?

Bai, kotxe onak dira eta gutxiago kutsatzen dute. Merkeagoak balira jende gehiagok erosiko lituzke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide