Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Pena da gure inguruan eolikoak ipintzea baina nire ustez beharrezkoa da"

Irune Sarria 2023ko mai. 1a, 00:00

Energiaren ikuspuntutik, Zumaia 2050an nolakoa izango den erantzun du Marta Urkizuk.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Garraio publikoa erabiltzea, garraio pribatua erabili beharrean. Enpresek ere kutsadura murriztu beharko lukete.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, baditugu lan batzuk egiteko. Adibidez; dutxaren denbora gutxitu, egunez argia ez piztu behar ez bada, arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua beteta ipini martxan eta ez bi gauzekin.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Nik uste dut oraindik ezetz. Agian hemendik urte batzuetara dena desberdina izango da eta posible izango da.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Pena da gure inguruan eolikoak ipintzea eta bista hori edukitzea baina nire ustez beharrezkoa da.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
CO2a jaisteko bai, baina kotxe elektrikoarekin beste arazo batzuk egongo dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide