Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Behar duguna baino energia gehiago kontsumitzen dugu"

Jon Casals 2023ko mai. 1a, 00:00

2050.urtean Zumaia nolakoa izango den, zer aurreikuzten duen, esan digu Silvia Perezek. Bereziki energiaren gaiaz galdetu diogu.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, pertsonok behar duguna baino energia gehiago kontsumitzen dugu, eta konturatu behar gara gutxiagorekin bizitzerik badagoela, denon baliabideen erabilpen on bat eginez gero uste dut lortuko genukeela hainbeste ez gastatzea.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, gure bizimodua aldatuta uste dut ahal dela, adibidez ura gutxiago erabiltzea, kalefakzioak beharrezkoak direnean erabili eta bizikleta edo garraio publikoak gehiago erabiltzea.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Nik uste dut herri txiki batek ezingo lukeela energia sortu, ekonomikoki oso garestia litzateke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, jarriko nituzke baino leku aproposak bilatu beharko lirateke. 

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Egia esateko ez daukat ohitura handirik; hala ere, bakarrik lanera joateko erabiltzen dut kotxea eta beste leku guztietara oinez joaten naiz baina noizbait erabili izan dut transporte publikoa tarteka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide