Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Bakoitzak bere inguruan detaile txikiekin asko egin daitekeela iruditzen zait"

Leire Alberdi Korta 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia nolakoa izango den 2050 galdetu diogu Izaskun Kortari, bereziki energiaren inguruan hainbat galdera eginez.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez zait bidezkoa iruditzen, gaur egun dauden datuekin energia kontsumo maila jaisteko neurriak hartu beharko genituzkeela argi dago; lehen neurria, horren beharra dagoela kontzientziatzea izango litzatekeela iruditzen zait.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, posible dela iruditzen zait, beti ere bakoitzak  egunerokotasunean neurri txikiak hartzen joaten baldin bagara, adibidez etxean, argindarraren erabilera gutxitzen. Eta, kate bat izango litzateke, ezta? Bakoitzak bere inguruan eta detaile txikiekin asko egin daitekeela iruditzen zait.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?Ç
Zuzenena, herri bakoitzak behar duen energia sortzea izango litzateke, baina gehienetan guztiz posible ez denez izango, neurri batean kanpora ere jo beharko genukeela pentsatzen dut.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai mendian eta bai itsasoan, baina beti ere ingurumenari ahal den kalte gutxien eragiten. 

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai, badut, eta ahal den guztietan erabiltzen saiatzen naiz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide