Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Erregai fosilak murriztu eta energia berriztagarriak gehiago erabili behar dira"

Nahia Blazquez 2023ko mai. 1a, 00:00

Juan Carlos Blazquezek  kontatuko digu etorkizun batean zer egin dezakegun energia osasuntsua lortzeko ingurumena kutsatzeko gabe.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Errekuntza-ibilgailuak ibilgailu elektrikoekin ordezkatuz. Gainera, enpresek atmosferara isurtzen duten CO2 kopurua murriztuz, beste mota bateko energia erabiliz.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Zaila da, baina erregai fosilak murriztu eta energia berriztagarriak gehiago erabili behar dira.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Saiatzen bagara, izan daiteke, baina zaila da. Batez ere Estatu Batuak, Txina edo Errusia bezalako herrialde handienek murriztu behar dituzte emisioak, baina hori ia ezinezkoa da.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ni prest egongo nintzateke, baina beti egongo da jendea aurka. Mendian aerosorgailuak eraikitzeko baso-masa suntsitu behar delako. Itsasoan, aldiz, kostaldearen zati bat suntsitu behar da.

Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Estrategia bat da, baina epe luzerako. Gaur egun zaila da, gure sistema osoa ibilgailuak errekuntzakoak izatera bideratuta dagoelako. Baina pixkanaka egin ahal izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide