Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia kontsumo maila nabarmen murriztu beharko genuke"

Nahia Matas 2023ko mai. 1a, 00:00

2050.urtean energiaren kontsumoa nolakoa izango den, zer aurreikusten duen, esan digu Agurtzane Larrañagak.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Nire ustez energia kontsumo maila nabarmen murriztu beharko genuke, konparaketa ikusita nahiko kezkagarria delako eta, aldi berean, tamalgarria iruditzen zaidalako. 

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Ikusita gaur egungo gizarte eredua zein den, kontsumismoan oinarritzen den gizarte eredu bat, ez zait iruditzen energia kopurua murriztea oraintxe bertan egingarria denik. Hau aldatzeko gizarte eredua bera aldatu beharko genuke. 

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Nik uste dut herri bakoitzak bere energia sortzeko baliabideak ez daudela eta ondorioz onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea, beti ere modu osasuntsu eta kontrolatu batean egiten baldin bada. 

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Nire ustez hori ez da bidea eta gure ingurumena zaindu egin beharko genuke.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?

Bai, garraio publikoa erabiltzeko ohitura dut. Baino egia da zenbaitetan garraio publikoak eskaintzen dituen ordutegiekin ez dela posible nahi dugun lekura iristea, edo zeinbaitetan zailtasunak daudela herri zehatzetara iristeko. Oraindik ezinbestekoa da kotxea edukitzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide