Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Kotxe elektrikoak ez direla errentagarriak pentsatzen dut"

Paula Pavo 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia nolakoa izango den 2050en galdetu diogu Sonia Bastiasi, bereziki energiaren gaiari dagokionez.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan? 
Ados nago zientzilariekin, batez ere gaur egungo gizartean gero eta energia gehiago kontsumitzen dugulako eta kontsumitzen dugun energia kutsagarria delako.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Lehenengo energia iturri garbiak erabili beharko genituzke eta hori egin ostean kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu egin beharko genuke.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)

Bai, adibidez negu honetan berogailua oso gutxi piztu dugu, gainera kotxea soilik lanerako erabiltzen dugu beste guztirako oinez joaten gara eta gure etxeko fatxada duela bi urte berritu genuen kontsumo elektrikoa gutxitzeko.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, gustatuko litzaidake egitea, baina nire etxean beste auzokideekin bizi naiz eta oraindik auzokideek ez dute ideia hau proposatu. Baina nire etxean ni bakarrik biziko banitz arazorik gabe egingo nuke.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Momentuz nire kotxea ez da elektrikoa eta ez dut aldatu oraindik, kotxe elektrikoak errentagarriak ez direla pentsatzen dudalako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide