Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez da bidezkoa, energia kontsumoa gaur egun jasanezina da, denok pixkat egiten badugu gure partez, askoz gutxiagorekin ere ondo biziko ginateke.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bueno, kontzientzatu, denok kontzentziatu, eta keinu txiki batekin egunez egun, nahikoa izango litzateke: argiak itzali, autoa gutxiago erabili, etab.
Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Printzipioz, utopia ematen du, nazio aberatsak aurrerapen handiak dituzte, nazio pobreek berriz ez dute energia eta ezin dute sortu.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Energia garbiak dira, baina badituzte eragozpen batzuk. Bai, printzipioz bai mendian eta bai itsasoan.
Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai, egia esanda nire egunerokoan garraio publikoa erabiltzen dut.