Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko dituen topaketa izango da Pagoeta Fest, apirilaren 21etik 23ra bitartean, datorren ostiraletik igandera, Pagoeta Natur Parkean gozatu ahal izango dena; Aiako Zingira kanpinean, hain justu ere.
Familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.
Bazkideen artean bi sarrera zozkatu ditu Baleikek, eta Eneko Arrona Castrori egokitu zaizkio. Aurki jarriko gara harekin kontaktuan.