Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolak doan izango dira datorren ikasturtean. Zumaiako haur txikiak, beraz, dohainik joan ahal izango dira herriko haurreskoletara 2023-2024 ikasturtean. "Giro goxo eta lasaian zaintzen ditugu haurrak, arreta indibiduala bermatuta, haurraren erritmoa errespetatzen da mugimendu askean oinarrituta eta gurasoekin harreman zuzena izaten dugu", agertu dute haurreskoletako ordezkariek.
Gainera, matrikulazioa egiteko epea zabalduko dute herriko bi haurreskolek astelehenean, eta interesa duten herritarrek apirilaren 24tik maiatzaren 16ra arte dute aukera. Horretarako, www.haurreskolak.eus webgunea bisitatu beharko dute.
- Arrangoleta 943-86 22 92 (arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus)
- Eskola txikia 943-86 53 45 (eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus)