Boxeo jaialdia izango bihar Soraluzen, 18:00etatik aurrera. Parte hartuko dutenen artean Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria izango da. Iazko junior mailako Euskadiko txapelduna, 75 kiloko kategorian arituko da, eta Burgoseko Jhony Andres izango du aurkari.
Chavarriarentzako hurrengo hitzordua Euskadiko txapelketa izango da. Maiatzaren 20an izango da Getxon (Bizkaia), eta han ere 75 kiloko kategorian arituko da.