Jabetze eskolaren barruan, beste ikastaro bat eskainiko du aurki Emakumeon* Etxeak. Asteazken honetan hasi eta ekainaren 7ra bitarte, hain zuzen, norbere burua maitatzeaz eta zaintzeaz ariko dira 17:00etatik 19:00etara artean.
Kontxi Lopez Soriak izango du saio horiek dinamizatzeko arduraz, eta antolatzaileen esanetan, gazteleraz izango dira saioak. Autoezagutza eta komunitate gune bat dela aurreratu dute, eta baita "gune segurua" izango dela ere: "Errespetuzko foro bat, zer garen, zer izan nahiko genukeen eta zer ez partekatu ahal izateko, eta egunerokoan erabiltzen ditugun estereotipoak eta sinesmenak zalantzan jartzeko".
Norbere buruarekin erlazionatzeko dauden moduak landuko dituzte, eta baita gainerakoekin harremantzekoak ere. Hala, meditazioaz, autozaintzaz eta autoestimuaz ariko dira.