Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak, eta arte plastiko edo eszenikoekin zerikusia dutenak, baita zientzia, literatura, ikus entzunezkoak eta abarrekin zerikusia dutenak ere lagunduko ditu udalak, beti ere, diruz lagundutako jarduerarekin bat etorri eta oinarri hauetan finkatutako epeen barruan egiten direnak.
Maiatzaren 4a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo zumaia.eus webguneko egoitza elektronikoan.