Harrobiko puntisten lana ikusteko aukera izan dute Aitzurin

Juan Luis Romatet

Zesta-punta eskolako hasiberriak ikusleak agurtzen. (Zesta-punta eskola)

Zumaiako zesta-punta eskola osatzen duten harrobiko neska-mutilen lana ikusteko aukera izan zen atzo arratsaldez Aitzuri frontoian. 

Zesta-punta jaialdia antolatu du Zumaiako zesta-punta eskolak santelmoetako repetizioen hasierarekin batera. Aitzurin egin zen, eta ikusle ugari bertaratu zen eskolaren harrobiko jokalari gazteak ikustera. Batetik, txikienek, hasiberriek, erakustaldi bat eskaini zuten, eta, ondoren, infantil mailakoek bi kiniela ere jokatu ziren.

Gustura aritu ziren puntista gazteak, baina pilotalekuko harmailetan eseritako familiarteko eta lagunak ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide