Sestaon jokatuko da larunbata eta igandea artean Euskadiko batel txapelketa. Gaurkoa sailkatzen jardunaldia izango da. Larunbateko lau onenak txapelketaren bila abiatuko dira igandean; beste lauren Federazio saria izango dute jokoan.
Parte hartuko duten batelen artean Telmo Deun arraun elkarteko infantil mutilak dira. Gipuzkoako liga eta Gipuzkoako txapelketa irabazi berri dira Joxe Enrike Manterolak gidatutako gazteek, eta ilusioz gainezka abiatuko dira Bizkaiko herrira.
Ez dira infantil neskak bakarrik izango Sestaora joango direnak. Telmo Deun arraun elkarteko infantil neskak, kadete mutilak eta kadete neskak ere lehian izango dira.
Trainerillak igandean
Bihar arratsaldez, berriz, San Telmo jaietako trainerilla estropadak jokatuko dira Urolaren itsasadarrean. Emakumeetan IX. San Telmo Saria izango da jokoan, eta gizonen kasuan, XXXVIII. San Telmo saria. Lehia 18:00etan hasiko da.
Parte hartuko duten ontziak hauek izango dira: emakumeetan, Zarautz, Hondarribia, Arraun Lagunak, Hibaika, Zumaia 1 eta Zumaia 2; gizonetan, San Juan, Orio, Getaria, Mutriku, Hondarribia eta Zumaia.