Gizonezko bat atxilotu dute Fielato aurreko eraikineko leihoak hausten ari zenean

Juan Luis Romatet

Fielato aurreko eraikina, leihoak hautsita dituela. (Udaltzaingoa)

Gertaera gaueko 12:30ean izan da, eta atxilotuak epailearen aurretik pasatu beharko du. 

Gizonezko bat atxilotu dute bart udaltzainek Fielato aurreko eraikineko leihoak hausten ari zela. Gaueko 12:30ak izan da gertaera. Leihoak hausteak zauri batzuk eragin dizkio pertsona honi eta, Udaltzaingoak azaldu duenez, anbulantzian eraman dute erietxera. Udaltzaingoak gaineratu duenez, pertsona hau inputatu egin dute eta, beraz, epailearen aurretik pasatu beharko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide