Beheko Plazaren eta udalaren esker ona jaso du Agustin Zubimendik abesbatza zuzendu duen azken egunean

Juan Luis Romatet 2023ko api. 23a, 09:00

Agustin Zubimendi eta IƱaki Ostolaza. (Juan Luis Romatet)

Beheko Plaza eta Lezoko Sutargi abesbatzek kantu kalejira egin zuten atzo, santelmoen repetizioetako ekitaldien barruan. Atzokoa izan zen Agustin Zubimendik Zumaiako abesbatza zuzendu zuen azken ekitaldia. 

Beheko Plaza abesbazaren historia Agustin Zubimendi Lopetegirekin lotuta doa. Hainbat urtez izan da edadetuen koro honetako zuzendaria. Orain aste batzuk iragarri zuen abesbatza zuzentzeari utziko ziola, eta atzoko kantu kalejira izan zen koroa zuzendu zuen azken ekitaldia. 

Ohi bezala, Beheko Plaza abesbatzak kantu kalejira egin zuen San Telmo jaietako repetizioetako larunbatean. Lezoko Sutargi abesbatza izan zuen lagun herrian zehar egindako musika saioan. Aurretik, hamaikatekoan zirela, Iñaki Ostolaza alkateak esker ona adierazi zion Zumaiako herriaren izenean "herrigintzaren alde" egindako lanagatik. Oroigarri bat jaso zuen Zubimendik alkatearen eskutatik. 

Urte hauetan guztietan zuzendu dituen abeslariek beraiek ere ohar bat plazaratu nahi izan dute Zubimendiri eskerrak emateko. Honela dio: "Ahotsak ixilduko badira ere, irakatsitako guztia betirako gurekin geratuko da. Beheko Plaza abesbatza osatzen dugun guztion partetik, eskerrik asko Agustin".

Beheko Plaza abesbatza Boga, boga abesten. 

Sutargi abesbatza Xalbadorren heriotzean abesten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide