Zumai txarangak goiz soinua eskaini du santelmoetako repetizioetako igandean. Hala, bezperan goiz erretiratu zirenak gustura hartuko zuten musika saioa, ordu txitan etxeratu zirenek ez hain pozik, baina hobekien pasatu dutenak gaupasa eginda zeuden gazteak izan dira.