"Bukatu direla santelmoak", zioen gazte batek lagun bati gauerdiko hamabiak pasatuta zirela. Izan ere, zazpi egun, bi asteburu, iraun dituzten festak amaitu dira dagoeneko.
Orain zortzi egun Kofradiako banderaren igoerak eman zion hasiera San Telmo egunari, eta astebete beranduago, leku berean, eta egun horretan bakarrik jotzen duen txarangaren doinuek lagunduta – ahaztu gabe danborradaren presentzia–, bukatu dira jaiak. Berriro ere santelmoetan murgildu nahiko dutenek urtebete egon beharko dute zain.