Euskadiko batel txapelketa jokatu da asteburu honetan Sestaon (Bizkaia). Larunbatean sailkatze estropadak jokatu dira, eta igandean finalak. Bertan, Telmo Deun arraun elkarteko infantil mutilek Euskadiko txapeldun izan dira. Finalean denbora onena egin dute, Deusto, Itsasoko ama eta Isuntzaren aurretik.
Zumaiako beste hiru ontzi ere aritu dira Euskadiko txapelketan –infantil neskak eta kadete neska eta mutilak–, baina hiru batel hauek finaletatik kanpo geratu ziren larunbateko sailkatze estropadan.
Trainerillak Zumaian
San Telmo jaietako egitarauaren barruan, trainerillren estropadak jokatu ziren igande arratsaldez Urolako itsasadarrean. Lehenbizi, emakumeen ontziak aritu ziren, eta gizonenak ondoren. Sailkapenak hauek izan ziren.
Emakumeetan
1. Donostia Arraun Lagunak.
2. Hibaika.
3. Hondarribia.
4. Zumaia
5. Zarautz
6. Zumaia.
Gizonetan
1. Hondarribia.
2. Orio.
3. Getaria.
4. San Juan.
5. Zumaia.
6. Mutriku.