Eduardo Merino garaile Distiraren apirileko lehiaketa sozialean

Maria Maya Manterola

Lehen saria irabazi duen argazkia. (Eduardo Merino)

Lurraren arrasean atera behar izan dituzte argazkiak hilabete honetako lehiaketa sozialean parte hartu duten hamahiru argazkizaleek. 

Hilero egin bezala, Distira argazki elkarteak apirilean ere lanean jarri ditu elkarteko bazkideak. Lurraren arrasean atera behar izan dituzte argazkiak hil honetan, eta guztira 26 lan aurkeztu dituzte parte hartutako hamahiru bazkideek. 

Epaimahaiaren ustez, Eduardo Merinok aurkeztutako lana izan da onena; Sonia Alvarezek irabazi du bigarren saria, eta Fernando Martinek hirugarrena.

Guztiak ikusgai daude Distiraren webgunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide