Irati Osak bigarren egin du Amsterdameko nazioarteko lasterketan

Maria Maya Manterola 2023ko apirilaren 24a

EgaƱa eta Osa, Amsterdamen.

Martin Egañak, berriz, 28. postuan amaitu du Mundu mailako ligan sartzen den Amsterdameko nazioarteko maratoian. Haren lehenengo nazioarteko txapelketa izan da. 

Igaro berri den asteburuan Amsterdamen izan dira Irati Osa eta Martin Egaña Itxas Gaineko piraguistak, eta emaitza bikainak lortu dituzte biek ere. Osak bigarren egin du sailkapenean, eta Egaña, 28. postuan helmugaratu zen haren lehenengo nazioarteko txapelketan. 

Mundu mailako ligan sartzen da Amsterdameko nazioarteko maratoia. Larunbatean 23 kilometroko txapelketa jokatu zuten, bi porteorekin. Bertan, mundu mailako kirolari onenen artean izan ziren zumaiarrak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide