Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz,Hiru planeta beharko genituzke.Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, iruditzen zait kontsumoa murriztu egin beharko genukeela.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, eguzki plaka bitartez, adibidez. Bakoitzaren etxeetan jarriz asko murriztuko genuke.
Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik hartzea?
Egia esanda, hobeago eta interesgarriago izango zen herri bakoitzak bere energia sortzea. Adibidez, Zumaian olatuen energia aprobetxatzea eta horrela asko indartuko genuke energia.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Uste dut mendian jarri ordez itsasoan nahiago dudala, ze nola itsaso ondoan bizi garen ba horrela aprobetxatu dezakegu.
Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita,CO2 gutxiago isurtzen dugu.Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai, gehienbat lana egiteko orduan erabiltzen dut baina nik uste dut garraioak erabiltzeari utzi behar diogula edo erabili bakarrik beharrezkoa denean. Baina hori denok egin beharko dugu,eta adibidez, bizikleta gehiago erabiltzen hasi beharko ginateke.