Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Beste energia mota bat erabiltzea izango litzateke egokiena"

Ekaitz Uranga 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolakoa izango den hainbat elkarrizketa egin dira. Hauxe da Leire Ostolazari energiari buruz egindakoa.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Nik uste dut bai lotuta dagoela guk erabiltzen dugun energia hori kutsadurarekin. Geroz eta pertsona gehiago bizi gara munduan, eta azkenean, geroz eta kotxe gehiago erabiltzen dira eta fabrika gehiago daude. Horren ondorioz geroz eta kutsadura gehiago dago. Egokia litzatekeena da beste energia mota bat erabiltzea.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Nik uste dut biak ondo egongo zirela, bai erabiltzen dugun energia murriztea eta bai beste energia mota gehiago erabiltzea

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Fatxada jada konponduta dago, kalefakzioa ahal den gutxien saiatzen gara pizten eta leihoak ahal dugunean irekita edukitzen ditugu.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, aukera edukiz gero bai.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Momentu hauetan oso garestia delako eta ez dugulako garaje pribatu bat. Eta momentu hauetan ez daudelako hainbeste entxufe. Aurrerago agian bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide