Zumaiako danborrada, Fromistako jaietan

Maria Maya Manterola 2023ko apirilaren 24a

Zumaiarrak Fromistan (Palentzia, Espainia).

San Telmoren jaioterrian izan dira 70 bat zumaiar asteburuan, bertan ospatzen dituzten santelmillo jaietan. Bi ekitalditan danborrak txarangaz lagunduta astindu ondoren, herrira itzuli dira. 

Joan den asteburuan Zumaian bakarrik ez, Palentziako Fromista herrian ere ospatu dituzte, besteak beste, itsasoaren zaindariaren omenezko festak. Izan ere, Fromistan jaio zen eta 1185. urtean Pedro Gonzalez Telmo, denborarekin San Telmo, arrantzaleen zaindaria bihurtuko zena. 

Eta bertako herritarrek bakarrik ez, zumaiarrek ere ospatu dituzte Fromistan bertako santelmillo jaiak. 70 bat lagunek osatutako danborrada izan da bertan, txarangaz lagunduta, eta bi ekitalditan jo ondoren, igande iluntzean itzuli dira Zumaiara. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide