Lau traktore barraketako atrakzio bat ateratzeko

Erredakzioa

Santelmoak amaituta, azken asteotan Gernika parkean egon diren atrakzioek utzi dute jada Zumaia. Batek, baina, arazoak izan zituen joateko.

Barraketako atrakzioak dagoeneko joan dira Zumaiatik beste festa batzuen bila. Astelehenean joan ziren Gernika parketik, baina horietako batek arazoak izan zituen. Izan ere, parkeko basan kateatuta geratu zen aurrera edo atzera egin ezinik. Azkenean, lau traktoreren laguntza behar izan zuen ateratzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide