Erorketak saihesteko tailerraren bigarren saioa egingo da ostegunean

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 25a

Pasa den astean egin zen tailerreko lehen saioa. (Zumaiako Udala)

Erorketak saihesteko tailerra antolatu du Nagusien mahaiak Nagusiekin nagusientzat programaren barruan. Pasa den astean egin zen lehen saioa, eta etzi egingo da bigarrena.

Nagusiekin nagusientzat programa antolatu du aurten ere Nagusien mahaiak. Horren barruan, erorketak saihesteko tailerra antolatu du. Lehen saioa aurreko ostegunean egin zen Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, osasun zentroko eta osasun saileko adituak izan ziren hizlariak eta hainbat informazio eta gomendio eman zizkieten nagusiei osasun arloa indartzeaz gain, erorketak prebenitu ahal izateko.

Bigarren saioa ostegun honetan bertan izango da, apirilaren 27an, 10:30etik aurrera, leku berean. Oraingo honetan, udaleko Gizarte Zerbitzuetako lagunek nagusiei zuzendutako zerbitzu eta programen berri emango dute. Jarraian, Lubaki kiroldegiko arduradunekin hainbat ariketa praktiko egingo dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide