Familientzako irteera antolatu du Zumaiako Ludotekak maiatzaren 7rako, igandea. Egunpasa izango da, eta LH 1-6 urte bitarteko haurren familientzat bideratuta dago. Mendukiloko kobak ezagutzeko aukera izango dute hitzordu honetan.
Taldea goizeko 9:30ean aterako da, eta 17:30ean itzuli. Irteera honetan, ingurunea ezagutzeko Escape forest izeneko ekintza egingo dute –ingurua ezagutzeko pista jolasa–, eta ondoren koba ikustera abiatuko dira.
Izen-ematea apirilaren 28ra arte –ostirala– izango da zabalik Ludoteka bertan. Helduek 15 euro ordainduko dituzte eta haurrek 10 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943-86 32 64 telefonora deitu daiteke edo ludoteka@zumaia.eus helbidera idatzi.