Kide berrien bila dabil San Pedro danborrada

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 25a

2019ko danborradako argazkia (Arnaitz Rubio Aprea)

Ekainaren 28an egingo du kalejira San Pedro danborradak. Eguna heltzeko oraindik pare bat hilabete falta direla, kide berrien bila abiatu da antolakuntza. 

San Pedro jaietan ateratzen den danborrada kide berrien bila hasi da. Ekainaren 28an egiten du danborrada honek urteko kalejira, San Pedro egun bezperan. Danborrada honetan aritu nahi duten lagunek bi telefono zenbait hauetara dei dezakete: 685 72 59 12 (Julio) edo 626 05 86 17 (Laura).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide