Annette Gonzalez Etxabarri irabazle Euskalsurf zirkuituko Donostiako proban

Juan Luis Romatet

Annette Gonzalez Etxabarri, uretatik atera berri, garaipena ospatzen. (Euskalsurf)

Donostian jokatu da pasa den asteburuan Euskalsurf zirkuituko proba. Emakumeetan Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan da irabazlea. 

Zurriolako hondartzak hartu zuen pasa den asteburuan Euskalsurf zirkuituko proba. Open kategorian, emakumeetan, Annette Gonzalez Etxabarri izan zen irabazlea finalean Laine Fernandez Goenagari, Bianca Tye Pinedari eta Ibone Gomez Perezi irabazi ondoren. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide