Telefono mugikorrekin lotutako bi ikastaro antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideentzako. Bi jarduerak maiatzaren lehen hamabostaldian egingo dira.
Lehenak Smartphone eta tabletak. Ikasi Androiden gailua erabiltzen du izena eta hamalau orduko iraupena izango du. Maiatzaren 2tik 10era bitartean emango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara.
Bigarrena laburragoa da, lau ordukoa, eta WhatsAppa. Behehalako mezularitza zure Smartphonean. Ikastaro hau maiatzaren 11n eta 12an emango da, ordu berean: 11:00etatik 13:00etara.
Ikastaro hauek aurrera eramateko beharrezkoa izango da, gutxienez, bakoitzean lau lagun apuntatzea. Bestela, bertan behera utziko dituzte.
Interesdunek Beheko Plazak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarra) duen bulegoan eman dezakete izena, edo, posta elektroniko bidez, behekoplaza1@gmail.com helbidean.