Eduki babestua

Zumaienako haur eskolak ordutegi zabala eta doako zerbitzua izateko aukerak eskainiko ditu

Erredakzioa 2023ko apirilaren 26a

Hurrengo ikasturterako helburua Zumaiako familien beharrei erantzuna ematea izango du. Hala, goizeko 07:30etik arratsaldeko 18:00etara arteko zerbitzua eskainiko du irailetik aurrera.

Zumaienako haur eskolak 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du dagoeneko, eta hurrengo ikasturterako helburua Zumaiako familien beharrei erantzuna ematea izango du. Hala, goizeko 07:30etik arratsaldeko 18:00etara arteko zerbitzua eskainiko du irailetik aurrera. "Tramu ezberdinetan banaturik egongo da zerbitzua, eta familiek ongien datorkien ordutegia hartzeko aukera izango dute, legeak ezartzen dituen mugak kontuan harturik", agertu dute Zumaiena ikastetxeko arduradunek.

Bestalde, "baldintzak betetzen dituzten familiek" 08:00etatik 16:00etarako ordutegiko tramua doan izateko aukera izango dutela aurreratu dute arduradunek. "Haurren zaintza hutsetik haratago doan hezkuntza eskaintza bideratzea dugu helburutzat. Haur Hezkuntza guztian mantentzen diren erreferentziazko irakasle finkoekin jarraipen pertsonalizatua eta hurbila eskainiz, Zumaiako haur eta familia bakoitzaren arabera egokitutako zerbitzua bideratuko dugu", agertu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide