Neska gazteak Emakumeon* Etxean bilduko dira bihar

Maria Maya Manterola

Egunerokotasunean entzuten dituzten mezuei nola aurre egin aztertuko dute saioan, 17:30etik aurrera, dinamizatzaile baten laguntzarekin. 

Beste ostiral batez, neska* gazteen txokoa izango da bihar Emakumeon* Etxean, 17:30ean hasita. Oraingoan, teoria praktikara eramaten ikasiko dute bertaratzen direnek, egunerokotasunean entzun behar izaten dituzten mezuei aurre egiteko. 

Emozioen kudeaketa eta komunikazioa landuko dute, batetik, eta egoera zein komentario konkretuei aurre egiten ikasi, bestetik. Dinamizatzaile baten laguntzarekin arituko dira. Saioa 14 urtetik gorako neska* gazteei zuzenduta dago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide