Bollywood dantza tailerra egingo dute bihar Torreberriko aterpean

Maria Maya Manterola 2023ko apirilaren 29a

Rueda Cubana Torreberriko aterpean.

Maiatzan sartzerako, beste dantza ikastaro bat proposatuko du Astindu dantza taldeak. Erritmo indiarrekin mugitzen irakatsiko du bihar goizean Jaione Albenizek. 

Bollywood dantza tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak biharko, maiatzak 1. Torreberriko aterpean elkartuko dira 10:30etik 12:30ak artean, eta Jaione Albenizek erritmo indiarretan mugitzen irakatsiko die bertaratutakoei. 

Astinduk hilabetero antolatzen dituen dantza tailerrak irekiak eta doakoak dira, eta 14 urtetik gorakoei zuzendutakoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide