Euskal Rock Erradikalaren eta gaztetxeen mugimenduaren hastapenetara eramaten du ikuslegoa gaur Aita Mari aretoan ikusi ahal izango den Mierda de ciudad antzezlanak. Saioa gaztelaniaz da eta Joseba B. Lenoir musikariaren zuzeneko musika du. Saioa 20:00etan hasiko da.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Behin zozketa eginda, saridunak Maitane Urbieta Aizpurua eta Alaitz Aizpurua Uranga izan dira. Saridunek aretoko leihatilan izango dituzte sarrerak zain.
Antzezlan honetarako sarrerak aurrez salgai daude hemen.