Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan Zumaiako zinema aretoan. Larunbatetik astelehenera bitartean Berlingo zinema jaialdian saritutako 20.000 especies de abejas emango da, eta igande arratsaldean Lau ahizpa magikoak haurrentzako filma.
Estibaliz Urresola Solaguren zinemagile bilbotarraren hirugarren film luzea da 20.000 especies de abejas, eta Sofia Otero, Patricia Lopez Arnaiz eta Ane Gabarain ditu aktore lanetan. Cocó, zortzi urtekoa, ez dator bat gainerakoen espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez da ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan. Film hau aurtengo Berlingo zinema jaialdian erakutsi zuten eta Sofia Otero aurrak antzezpen onenaren saria jaso zuen.
Filma larunbatetik astelehenera bitartean emango da Aita Mari aretoan, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke, hemen.
Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, Lau ahizpa magikoak filma emango da Aita Marin. Sheridan Winnen Sprite Sisters liburu-sortan oinarritua, Flame, Sky, Flora eta Marina ahizpen abentura magikoak kontatzen ditu. Filmerako sarrerak hemen daude salgai.