'Sagastitarrak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2023ko api. 30a, 15:00

Antzezlaneko hiru aktoreak. (Txalo Produkzioak)

Txalo Produkzioak konpainiaren Sagastitarrak antzezlana izango da datorren ostiralean, maiatzaren 5ean, Zumaian. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. 

Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri aktoreek antzeztu, eta Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Sagastitarrak antzezlana ikusteko aukera izango da maiatzaren 5ean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak astearte eguerdian aterako dira. 

Sinopsia

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean” Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide