Erriberriko musika eskolako banda gazteak kalejira egingo du bihar Zumaian

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 30a

Banda gazteko kideak aurten emandako kontzertu batean. (Olite.com)

Eskualdean izango dela aprobetxatuz, Erriberriko musika eskolako banda gazteak kalejira bat egingo du bihar, astelehena, eguerdi partean. 

Erriberriko (Nafarroa) musika eskolako banda gaztea Zumaian izango da bihar, astelehena. Banda hau 12 eta 17 urte bitarteko 40 lagun inguruz osatutako dago. Bandako arduradunek diotenez, musika talde honen helburua gazteek esperientzia hartzea da gero Udal Bandara eramateko. Horrez gain, elkartasun eta adiskidetasun balioak lortzea eta adin desberdinetako pertsonen artean harremanak izatea ere badu helburu.

Taldea asteburuan Urola Kosta eskualdean da, eta hortaz, Zumaian izango dira bihar kalejira bat ematen. Taldea eguerdiko 12:00etan abiatuko da Eusebio Gurrutxaga plazatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide