Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Garraio ohiturak aldatzen baditugu energia murriztuko dugu"

Eneritz Agirre 2023ko mai. 1a, 00:00

Aitor Agirreri elkarrizketa bat egin diogu energiaren buruz. Hemen daukazue bere ikuspuntutik pentsatzen duena.

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara CO2 kopurua nabarmen  murriztu behar da. Nola daiteke hori? Alde batetik energia berriztagarria erabiliz, horretarako energia fosilak aldatu behar ditugu energia berriztagarriengatik, eta beste aldetik, gaur egun dauzkagun garraio ohiturak aldatuz.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, nik usten dut posible dela. Lehen esan bezala, garraio ohiturak aldatzen baditugu murriztu daiteke, bestaldetik birziklatzen hobetzen joaten bagara, horrek ere, energia kontsumoa gutxitu egingo du.

Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez dakit 100% posible izango den baino portzentaia handi batean bai. Euskal Herrian lur eremu handiak ez dauzkagu eguzki plaken planta handika jartzeko, baina haizea badaukagu eta baita ere eraikinak, bai teilatutan eta beste eraikinetako toki zenbaitetan plakak jarriz gero energia berriztagarriak sortu daiztezke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai mendian eta bai itsasoan. Nahi baldin badugu energia berriztagarriak edukitzea aurrera begira, bai itsasoan eta bai mendian aire-sorgailuak edukitzen ohitu beharko gara.

Kotxe elektrikoa bultatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Bai, estrategia ona da baina kontuan hartu behar da kotxe elektriko horiek bateria kargatzeko egunero energia elektriko dexente gehiago kontsumituko dugula. Orduan aukera bakarra da bateria horiek kargatzeko erabiltzen den energia berriztagarria izatea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide