Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nik uste dut herri bakoitzak bere energia sortu beharko lukeela"

Maria Freire 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaian 2050an nolakoa den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu herritarren artean. Hauxe da Estefania Vazquezi energiari buruz egindakoa.

Europan daukagun kontsumo energetikoaren maila mundu osora hedatuko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen zaizu?
Ez, niri ez zait bidezkoa iruditzen, orain gauden bezala ondo gaudela iruditzen zait.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kantitatea murriztea? Zer egin dezakegu?
Nire ustez, bai. Komenigarria litzateke une honetan erabiltzen ez ditugun aparatuak deskonektatzea, tresna elektriko gutxiago erabiltzea eta etxeko argiak itzaltzea.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, ala beharrezkoa den energia kanpotik ekartzea onargarria da?
Nik uste dut herri bakoitzak bere energia sortu beharko lukeela.

Prest egongo zinateke gure herriko mendietan eolikoak jartzeko? Eta itsasoan?
Nik mendietan energia eolikoak instalatuko nituzke, baina itsasoan ez zait ondo iruditzen.

CO2 gutxiago erabiltzen dugu norberaren autoaren ordez garraio publikoan. Garraio publikoa erabiltzeko ohitura duzu?
Ni, egia esan, gehiago mugitzen naiz auto propioarekin, eta oso gutxi erabiltzen dut garraio publikoa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide