Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nire ustez gizarteak joan behar du energia iturri berriak erabiltzera"

Markel Verdasco 2023ko mai. 1a, 00:00

Pedro Verdasco elkarrizketatu dugu, 2050ean Zumaia nolakoa izango den jakiteko, bereziki energiaren gaiaren inguruan.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Bai ados nago zientzilariekin industrilazizazioa urtero geroz eta gehiago zabaldu da gizartean, eta horrek ekarri du CO2 emisioak geroz eta gehiago izatea. Noski baietz, horrek influentzia handia dauka klimarengan.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?

Nire ustez gizarteak joan behar du energia iturri berriak erabiltzera. Horrek zer esan nahi du, aprobetxatu behar dugu guk gizarte bezala erabili behar ditugula energia horiek, adibidez energia eolikoa, eguzkitik sortzen duen teknologia… Klima aldaketa ez areagotzeko. Horrez gain, eskatu behar dugu energia kontsumo garbiak izatea.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Guk etxean neurri arruntak hartu ditugu. Adibidez, berogailuak pizten ditugu gauden gelan. Lehen, orain dela pare bat urte, energia merkeago zenean gaizki erabiltzen genuen energia, adibidez berotzen genuen etxe osoa eta batik bat etxean ez geunden orduetan ez zen beharrezkoa. Gaur egun, egia esanda, energia garestiagoa da, eta horrek egin digu kontuan hartzea ezin dugula erabili ezertarako eta aprobetxatu behar dugu. Azkenean diruarengatik edo kontzienziarengatik ikasi dugu energia ez dagola eskura eta zaindu egin behar dugu, eta ezin dugu erabili nahi dugun guztia ez badugu behar.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Eguzki-plakak jarriko balira gure etxean erabiliko genituzke. Nik baietz esango nuke eta hori ona izango zen zergatik hori berreskuratzen da eguzkitik eta horrek egiten digu energia gehiago ez kontsumitzea. Energia garbia da eta ideia ona izango zen.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? 
Gaur egun kotxeak nahiko berriak ditugu eta aldatzea gaur egun elektriko baten ordez diru kopuruagatik asko izango zen. Eta baita ere zain nago teknologia pixka bat gehiago garatzea eta marka gehiago egotea kotxe elektrikoekin oferta hobeagoak izateko.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide