Europan daukagun kontsumo maila mundu osorako zabalduko balitz hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen zaizu?
Ez zait bidezkoa iruditzen, garbi dagoena da energia kontsumo maila murriztu egin behar dela.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai posible da energia murriztea. Nola murriztu? Eguzki-plaka gehiago jarri, eolikoak, guk etxean gutxiago kontsumitu, etxeko elektrogailuen erabilera egokia egin eta behar ez ditugunean itzali.
Herri bakoitzak bere enrgia sortu behar luke edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?
Nire ustez onena herri bakoitzak bere energia sortzea izango da, baina biztanleriak, industriak etab. eragina izango du. Zenbat eta biztanle, industria eta kontsumo gehiago, gehiago sortu beharko da.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zaude? Eta itsasoan?
Nire ustez, gure mendietan jartzea ez da egokia, ez dagoelako hainbeste haize eta jartzen badira txikizioa handiagoa izango da errentagarritasuna baino, eta itsasoan ere berdin iruditzen zait, zonalde honetan ez duela hainbeste haize egiten.
Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita CO2 gutxiago isurtzen dugu, zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai, nik ohitura daukat, nik lanera joateko eta ahal dudan gehienetan garraio publikoa hartzen dut.