Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Energia kopurua ohiturak aldatuz murriztu daiteke"

Urko Arakistain 2023ko mai. 1a, 00:00

Asier Arakistaini energia kontsumoen inguruan hainbat galdera egin dizkiogu.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, posible da, ohiturak aldatu behar dira.  Gutxiago kontsumitzen saiatu behar dugu eta bakoitzak bere energia sortu beharko genuke.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?Bakoitzak kontsumitu beharko luke, norberak sortu dezakeen energia kanpotik ekarri gabe.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai eta ez. Proiektuaren arabera.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide